XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beharrezkoa da gogoratzea hau egin aurretik emakumea ezin zitekeela etxetik edo baserritik irten, baina zerbaiterako irten beharra izanez gero teila zati bat jartzen zuen buruan eta era honetan baserri ingurura irten zitekeen baina ezin zitzaion arren erori, eta horretarako zapi batekin eusten zuen.

Teila buruan eramanez gero etxean jarraitzeko era bat zen, teila, jabetza zeinu gisa hartzen baitzen. Gogoratu post partum bedeinkapena egin aurretik emakumeak ezin zuela inolako lanik egin baserrian.

Duela berrogei urte ere, umea jaio eta hilabetera eleizara joaten zen ama sartueria edo entractica egitera, eta arkupeetan belauniko jartzen zen haurra eta kandelarekin, apaizak otoitzak esan, eta minutu batean post partum bedeinkapena edo eleizan sartu ahal izateko baimena izaten zuen.

Herrian bizi zirenek ez zekiten zerbait jarri behar zutenik buruan etxetik irten ahal izateko bedeinkapena eduki aurretik. bedeinkapena ez da egiten orain hogeiren bat urtetik hona.

Kasu batzutan, ama sendatutakoan, lagunak elkartzen ziren kafea hartzeko. Oso ohikoa ez zen arren bazegoen senideak, emakumearen anaiak, koinatu-koinatak, bizilagunak eta abar elkartuz emarkeixa esaten zioten banketea egiteko ohitura.

Ospakizun honetarako oilasko pare bat edo untxiren bat hiltzen zuten, oiloa hil eta salda prestatzen zuten eta postrerako arroz-esnea. Baina esan dudan bezala bakarren batzuk ziren emarkeixa ospatzen zutenak, dirudunenak. Gaur egun sarritan kafetegi batean kafea hartzera besterik ez dira mugatzen.

Hilik jaiotzen ziren haurrak baserriko teilategal azpian lurperatzeko antzinako ohitura.